PPk kendu egin du Urkulluri egin behar zion galdera

2019ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
PPk Iñigo Urkullu lehendakariari egin beharreko galdera bat zegoen atzoko saioko gai ordenean: lege erreformen egutegiaren betetze mailari buruzkoa zen galdera, baina azken unean erretiratu egin zuen. Bezperan, izan ere, Urkulluk eta Alfonso Alonso PPko presidenteak elkarrizketa bat izan zuten legebiltzarreko korridoreetan, hauteskundeetako emaitzei eta egoera politikoari buruz. Jaurlaritzaren eta PPren arteko harremanak ez daude onenean, baina gobernuko eta PPko iturriek jakinarazi dute «tonu onean» joan zela bien arteko elkarrizketa, eta horren ostean erabaki zuela Alonsok berak osoko bilkuran Urkulluri egin beharreko galdera hori kentzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.