Urkulluk eta Arriolak urak baretu nahi izan dituzte AHTaren geltokien aferan

Erredakzioa
2021eko azaroaren 6a
00:00
Entzun
«Garrantzitsuena da AHTaren lanek aurrera egin dezaten akordioa badagoela». Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua antzera mintzatu ziren atzo, agerraldi banatan, hautsak harrotu baitzituen Arriolak iragarri izanak AHTaren geltokiak behin-behinekoak izango zirela Basaurin (Bizkaia) eta Gasteizen. Basauri, Bilbo eta Gasteizko alkateek horren berri hedabideen bidez izan ondoren sortu zen ika-mika. «Garrantzitsuena da AHTa behingoz martxan jartzea», esan zuen Urkulluk, eta Espainiako Gobernuarekin lortutako konpromisoa nabarmendu zuen: Jaurlaritzak aurreratuko du dirua lur azpiko sarrerak eraikitzeko, eta kupo bidez itzuliko dio Madrilek gero. Arriolak ere akordioa goretsi du.

Rousset gaur Baionan

Ipar Euskal Herriko AHTaren lanak ere geratuta daude. Gaur, hain zuzen, Alain Rousset Akitania Berriko presidentea Ipar Euskal Herriko auzapezekin eta Euskal Elkargoko batzorde eragileko hautetsiekin bilduko da AHT berriaren aipatzeko. Protestara deitu dute Baionako Arteen Eskolan,hantxe izango baita bilera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.