BGAE-AK

2018ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
Zer dira BGAEak?

Borondatezko gizarte aurreikuspenerako erakundeak dira. Hau da, pentsio publikoaz gain herritarrei pentsio osagarri bat ematen dieten erakundeak. Pentsio plan arruntekiko aldea da Eusko Legebiltzarrak araututako tresna bat direla, eta kudeaketa bazkideek egiten dutela. Esaterako, Gipuzkoako metalgintzatik sortutako Geroa BGAEko gobernu batzordean, hamahiruna kide dituzte Adegik eta sindikatuek.

Nork jartzen du dirua?

Bi BGAE mota nagusi daude. Batetik, gizabanakoenak daude, bankuek bultzatutakoak; horietan diru guztia bazkideak jartzen du. Enplegukoetan, ordea, hilero langileak soldataren zati bat baztertzen du BGAErako eta enplegatzaileak beste zati bat jartzen du.

Noiz jasotzen da dirua?

Enplegukoetan, langilea erretiroa hartzean hasten da pentsioa jasotzen. Gizabanakoetan, batez beste, lehen ekarpena egin eta hamar urtera has daitezke dirua jasotzen.

Zenbat langilek dute?

460.000 langilek dute enplegu BGAE bat Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta beste 675.000ek, gizabanakoa. Guztira 25.000 milioi kudeatzen dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.