Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Gizonak haurdunduko balira

2022ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Gizarte berdinzaleago baten peskizan dabil mundua (edo munduaren parte bat behintzat) azken urteetan. Benetako peskiza eta borroka da batzuentzat, bereziki mugimendu feministarentzat. Beste kasu batzuetan, administrazioaren kasuan adibidez, pausoak ematen dira, zenbait politika plantan ezarri ere bai, eta lege berriak onartu. Baina oraindik erabateko berdintasunetik urrun dabiltza politika horiek, eta batik bat berdintasunetik urrun dago gizartea oro har.

Familiaren kontziliazioan egin da indarra erakundeetatik, gurasotasun erantzukideago baten bila. Aitek amen ardura parekoa hartzea helburu. Egin dira urratsak horretan, hor ere helburua urrun dagoen arren. Baina, eta guraso izan aurretik? Kontrazepzioaren pisua nork darama? Agerikoa da, emakumea arduratzen da haurdun ez geratzeaz.

Zientziak baditu bideak kontrazepzioa gizonek egin ahal izateko (preserbatibotik harago); baina horiek ez dira behar bezala sustatzen, ez ekoizpen eta enpresa ikuspegitik, ez osasungintzaren ikuspegitik ere. Nekeza dirudi kontrazepzioa berdintasunean bizitzera iristeko bideak; oraintxe bertan, irudi luke gizonak haurdun gelditu eta horren ondorioak pairatzea litzatekeela horretarako modu bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.