jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Maravillas

2018ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Duela hamalau urte Iruñeko Euskal Jai gaztetxean zeinek, zer eta nola egin zuten ikusita, atentzioa ematen du 2018an Nafarroako Gobernua, Geroa Bai zehatzago esateko, Iruñeko Maravillas gaztetxea ixten tematzeak, gaztetxeari eta gaztetxeak ordezkatzen duen antolaketa, harreman, sustraitze eta gizarte ereduari irtenbide bat eman beharrean, irtenbide administratiboa eta legezkoa. Orain, batzuen eta besteen adierazpenak entzunda, Maravillas gaztetxearen etorkizuna gertuago baitago Euskal Jain egin zuten hartatik, hau da, poliziek indarrez ixtetik, konponbidetik baino.

Nafarroako Gobernua aukeratzeko urtebete baino gutxiago falta dela, erakundeak neurtu egiten ditu hartutako erabaki guztien ondorioak eta kontrakotasunak, bai kanpoan, bai etxean. Horregatik, kezkagarria da gaztetxea ixtearen aldeko hain jarrera garbia izatea, ixteak eta ixteko moduak izan ditzaketen ondorioak bere eginez, baita hauteskunde kalkuluetan ere, jakinda erabaki horrekin non irabaz ditzakeen botoak eta nork txalotuko duen.

Duela hamalau urte, Euskal Jai husteko erabakia zuzena eta neurrizkoa zela esan zuen Yolanda Barcina Iruñeko alkateak, eta legea betetzeko zela. Legearen argudioa baliatu zuen atzo Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko presidenteordeak ere. Tarte handia dago, ordea, prebarikazioaren eta legea modu zurrunean betetzearen artean, nahi baldin bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.