Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Diskriminazio eta gorrotoak

2021eko abuztuaren 6a
00:00
Entzun
Diskriminazioa eta gorrotoa egunerokoan, masa muskular maskulino hormonatuetatik kanpo geratzen direnengan. Zer egin egunerokoan? Zer da gorroto delitua? Kezkagarria da nola gauzatzen diren muturreraino hainbat jazarpen, baina kezkagarria da, era berean, zenbat jasan behar den muturreraino iritsi gabe ere; zenbat kolpe, zenbat umiliazio. Gorroto delituek gora egin dute, baina oraindik ere %10 baizik ez dira salatzen gurean, mundu zoro honetan hainbat zapalkuntza normaltzat hartzen direlako eta, besteak beste, segurtasun indarrak eta epaileak ez direlako eredurik egokienak, edota salatzera joaterakoan errepresalia erreala delako.

Biktimok behar luketen arta findu beharko litzateke, ez fisikoki jipoitu dituztenena soilik. Kontzientzia soziala sustatu behar da, eta ideia diskriminatzaileak bultzatzen dituzten alderdi politikoak bakartu, ideia xenofobo, homofobo eta berdintasunaren kontrakoak zilegi izan ez daitezen. Inguruan baditugu nahikoa adibide, baina baita Europa ustez berdinzalean ere. Adibide bat aipatzearren, Batasuneko presidentetza Esloveniaren esku dago, eta hango presidente Janez Jansa Viktor Orban Hungariakoaren jarraitzaile sutsua da. Pedofilia eta homosexualitatea parean jartzen dituen legearen sustatzailea. Europako Batasuna kezkatuta dago, eta mehatxu egin du. Eta? Nora helduko da mehatxua? Noiz bilakatuko da kezka, hemen ere, egitasmo integral bat?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.