martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Eta orain zer Afganistanen?

2021eko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Soka luzea da, amaigabea ere esan geniezaioke, Afganistanen kanpotik egin beharko litzatekeenaren eztabaida. Ezbaiaren lehen urratsa kanpotik zer edo zer egin beharko litzatekeen aztertzea da. Badaude, eta ez dira gutxi, ezer ez egitea proposatzen dutenak, kanpoko ezein esku hartze zilegi ez dela argudiatuz. Alegia, hango herritarrek hartu behar dute, erreboltaren bidez, talibanak boteretik botatzeko ardura.

Beste muturrean, esku hartze militar iraunkorra eta txikitzailea proposatzen dutenak daude, lurgainean taliban bakar bat ere bizirik utzi gabe. Tartean, inurri lanaren bidez, esku hartze selektiboa eta ez-militarra babesten dutenak; hau da, ondo identifikatzea zeintzuk izan litezkeen lurralde horretan ezkutuko lan pausatua egin dezaketen herritar aurrerazaleak (oposizio politikoa, emakumeak, ikasleak...) talibanen sistema politikoa higatzeko.

Ezinezkoa ematen du barruko oposizioak bere kabuz militarki garaitzea errusiarrak eta estatubatuarrak lurraldetik uxatzeko adina indar eduki dutenak. Inurri lan horrek luze joko du kasurik onenean, eta, bitartean, herritar askok talibanen politika gogorrak jasan beharko dituzte. Eztabaidak ez dauka formula errazik, baina ezin gara begira geratu.

Zein da, epe laburrean, ezkerraren proposamena?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.