martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Hirugarren dosia ezbaian

2021eko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
Frantziako Gobernuak erabaki du datorren hilean hasiko dela koronabirusaren aurkako txertoaren hirugarren dosia jartzen. Ipar Euskal Herrian ere bai. Ez da aurreneko gobernua Europan hirugarren ziztada egingo duela iragarri duena. Parisek, letorzkiokeen kritikei aurrea hartu nahian edo, aurreratu du zahar etxeetako egoiliarrekin hasiko dela, eta zehaztasun horrek badu logika: gorputzaren defentsak adinean aurrera egin ahalagaldu egiten direnez, multzo horri emango dio lehentasuna. Erabaki hori bat dator aditu asko esaten ari denarekin, alegia, inori jartzekotan hirugarrena adinean oso aurrera egin dutenei jarri behar zaiela. Zer egingo du Frantziako Gobernuak adineko guztiei hirugarren dosia jarri ondoren? Ez du argitu.

OME Osasunaren Mundu Erakundeak askotan esan du, pandemiak planeta osoa hartu duelako, nahitaezkoa dela ahalik eta azkarren igortzea txertoak gaitasun ekonomiko ahulagoa daukaten herrietara. Oinarrizko elkartasunagatik, eta gure burua babesteagatik.

Hurrengo hilabeteetako borroka izango da, herri aberatsetako hainbat gobernuk bizkarra emango diete OMEren proposamenei eta lurralde txiro horietako herritarrei, eta hirugarren dosia jarriko diete herritar guztiei.

Gu denon esku dago presioaren bidez gehiegikeria hori gelditzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.