mikel p ansa
HIZPIDEAK

Izoztuta

2022ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
Ipar eta hego poloei buruzko bi azterketa kezkagarri argitaratu dituzte aste honetan. Batetik, Antartika ekialdeko izotz geruzaren egoera eta arriskuak ikertu ditu Durhamgo Unibertsitateak gidatutako talde batek. Ondorioa: berotegi efektuko gas isuriak azkar eteten ez badira, Antartikako izotza uste zena baino gehiago urtu liteke. Agertoki okerrenean, 2500. urterako itsasoaren maila bi eta bost metro artean haziko litzateke. Ikerlarien ondorioa: uste zena baino ahulagoa da Antartika ekialdeko izotz geruza hori.

Bestetik, Artikoari buruzko ikerketa bat, Finlandiako zientzialari talde batek egin duena. Konturatu dira Artikoa planetako gainerako eremuak baino hiru aldiz gehiago ari dela berotzen; eta Artikoko eremu batzuk, batez bestekoa baino lau aldiz gehiago ere bai. Hango izotz geruzak atzerakada handia izan du azkeneko hamarkadetan, eta horrek itsasoaren mailan izango duen eraginarekin kezkatuta daude. Ez hori bakarrik: izotz horiek preso dituzten gasak eta karbono dioxidoa ere airera askatuko lirateke.

1972an argitaratu zuten Hazkundearen mugak liburua. Estatuek eta multinazionalek mende erdi bat eduki dute, beraz, etorriko zela susmatzen zen krisi sistemiko honetarako prestatzeko eta aldaketak modu pausatuan egiteko. Ez dute nahi izan. Eta erabakitzen ez denean gertatzen dena gertatuko da azkenean: usteldu edo lehertu egingo dela nonbaitetik. Eta uste baino azkarrago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.