mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Interesen elkartea

2020ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Ikasturte politiko berria hasi du Europako Batasunak aste honetan; ohi bezala, Europako Batzordeko presidentearen batasunaren egoerari buruzko hitzaldiarekin hasi da. Azken astebete eskasean azaleratu dira EBk dituen erronka nagusietako hiru: brexit-a, COVID-19aren osasun krisia eta migratzaileen auzia —azken atala, Moriako kanpamentuko errefuxiatuak jasaten ari diren utzikeria—.

Ursula Von der Leyen batzordeko presidenteak estatuei eskatu zien eskumen gehiago uzteko EBri. Hain zuzen, batasunak sorreratik bertatik izan duen eztabaidagaia, eta haren izate mainguaren funtsa: estatu-nazioak gainditzen dituen egitura politiko bat da, edo estatu-nazio batzuek haien interesak babesteko sortu duten elkarte bat? Brexit-aren erreferendumaren ondoren egin ziren aurreikuspen gehienetan, oro har, bi etorkizun posible baino ez ziren ikusi EBrentzat: desegitea, edo batasuna azkartzea. Lau urte baino ez dira pasatu erreferendumetik, baina, oraingoz, badirudi ez bata ez bertzea ez dela ari betetzen. EB finkatuta dagoen errealitate bat da, bai europarren begietara, baita kontinentetik kanpo ere. Baina, lehendik migrazio krisiarekin gertatu bezala, osasun krisiak ere erakutsi du batasuna ez dela azkartu. Oraindik estatu-nazioak dira kontuan hartu beharreko subjektuak, eta horien interes lehiak gorpuzten du, azken finean, EBren izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.