martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Seguruago NATOn?

2022ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Errusiak Ukraina inbaditu ondorengo asteetan, Vladimir Putinek oso abisu serioa, mehatxua ere esan diezaiokegu, bidali zien Suediari eta mugakide daukan Finlandiari: NATOn sartuz gero, ondorio militarrak jasango dituzte.

Errusiak Ukrainan egin duenaren ondorioz, handitu egin da bi herrialdeetan NATOn sartu nahiko luketen herritarren kopurua, eta joera horrek azkartu egin du Stockholmeko eta Helsinkiko gobernuek NATOn sartzeko zeukaten egutegia. Putinek ez die azken asteotan mehatxua berritu bi herrialdeei, baina ez litzateke harritzekoa izango berriro egitea ikusten badu gero eta gertuago dagoela bi herrialdeen sarrera prozesua.

Gogo handiagoa dauka, ematen duenez, Finlandiak —1.300 kilometroko muga dauka Errusiarekin, ia batere zaintzarik gabekoa— Suediak baino —ez dauka mugarik Errusiarekin—. Ekainean bilera garrantzitsua dauka NATOk Madrilen eta baliteke, segun nola doan Errusiaren inbasioa Ukrainan, bilera horretan erakunde militarrak bi bazkidegaien sarrera azkartzeko erabakia hartzea.

Seguruago daude Suedia eta Finlandia NATOn sartuta? Sartuta, Errusiaren gertuko jomuga izan litezke. Seguruago daude barruan, kanpoan geratu eta Errusiarekin elkarri eraso ez egiteko ituna sinatuta baino? AEBen eta Errusiaren arteko borrokan, neutraltasunak balio handia hartuko du aurrerantzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.