Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Medikurik eza

2022ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Lehen arretako mediku bati entzundakoa da hau: «Ezin dugu gehiago. Mediku asko daude bajan, eta ordubeteko atzerapenarekin noa gaur ere. Greba egin? Grebaren ordez, denok hartu beharko genuke baja, agintariek ikus dezaten benetan zein garrantzitsuak garen».

Ezinegona handia da medikuen artean, eta medikurik ez dagoelako argudioak ez die balio euren egunerokoarekin jarraitzeko. Adituen ustez, gainera, auzia «zailagoa» da, baina irtenbiderik badago, gaiari eutsiz gero. Medikuen elkarteen arabera, medikuez gainera, bestelako profesionalak ere badaude, eta rolak berrantolatu beharko lirateke, beste era batean lan egin ahal izateko eta lan baldintza duinak eduki ahal izateko. Langileen egonkortasuna bermatu, bete daitezkeen agendak diseinatu, eta profesionalen gehiegizko lan karga arintzeko eskatzen dute behin eta berriz.

Mediku asko erretiratzeko daude, eta adituek salatu dute hori agintariek badakitela baina ez dutela ezer aurreikusi, eta atzetik datozen gazteek, berriz, ez dutela behar bezalako formakuntza jasotzen. Lehen arreta ez zaie erakargarria egiten, eta beste arlo batzuetan lan egiteko eskatzen dute. Hori konponduko luke, neurri batean, medikuen elkarteek egiten dituzten eskaerak aintzat hartuko balituzte agintariek, herritarrek arreta osasuntsua jaso dezaten, eta medikuak ez daitezen gaixotu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.