Urkulluk adierazi du «laguntzen» ahaleginduko dela

2019ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Kazetarien galderei erantzunez, epaiketan «laguntzen» ahaleginduko dela adierazi zuen Iñigo Urkulluk, atzo. Lehendakaria etzi da lekuko gisa deklaratzekoa Espainiako Auzitegi Gorenean, Jordi Turull, Josep Rull eta Jordi Sanchezen defentsak hala eskatuta.

«Ez dakit zer galdetuko didaten, eta horren arabera erantzungo dut», esan zuen Urkulluk Barakaldon, osasun zentro baten inaugurazio ekitaldian parte hartu ondoren. 2017ko urriaren 27ko aldebakarreko independentzia adierazpenaren atarian, Carles Puigdemont Generalitateko presidentearekin eta Espainiako Gobernuko ordezkariekin hitz egin zuen lehendakariak. Puigdemonti adierazi zion bozetara deitzeko, eta hala Madrilek ez zuela 155.a ezarriko. Baina Puigdemontek ez zuen nahikoa bermerik ikusi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.