Gizonezko bat espetxera, eraso egiteagatik

2020ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Gizonezko bat espetxeratu egin dute Irunen (Gipuzkoa), neska lagun ohiari sexu eraso bat egin eta jotzeagatik. Joan den larunbatean gertatu zen erasoa, Irunen, emakumea bizi den etxean. Neska lagun ohiari eraso egin eta hura jotzeaz gain, atxilotzera joan zitzaizkion ertzainen aurka ere oldartu zen erasotzailea.

Prostituta da erasoa jasan duen emakumea, eta hitzarturiko sexu harremanak izateko adostu zuten ordua. Horren ondoren, ordea, gizonezkoa emakumearengana itzuli zen, eta sexu erasoa egin zion, baita hura jo ere. Sakelakoa ere kendu zion emakumezkoari, ez zezan Polizia ohartarazi.

Emakumearen lagun batek Ertzaintzari eman zion abisua, eta gizonezkoa atxilotu egin zuten, azkenean. Espetxeratu dutela jakinarazi zuten atzo. Sexu erasoa, indarkeriazko lapurreta, lesioak eta agintearen aurka egitea leporatu dizkiote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.