mikel p ansa
HIZPIDEAK

Joan da erregea; gora erregea

2020ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Espainiako erregeari Espainiako prentsa monarkiazaleak urteetan egin dizkion laudorioen atzean ez dago sinbolo baten eraikuntza beste ezer. Espainia marko berri batean bateratuko zuen sinbolo bat behar zuten, eta erregea erabili zuten. Hutsetik eraiki beharreko sinbolo bat zen. Ez, are gaitzagoa zen arazoa: Francoren besapetik atera eta itxura burutsu eta irekia eman behar zitzaion sinbolo bat. Horretan pasatu ditu lau hamarkada baino gehiago Espainiako prentsa gehienak, eta ez prentsak bakarrik, enpresariek, instituzioek, besteak beste Euskal Herrikoek: Espainia demokraziara eraman zuen errege adoretsuaren irudia eraikitzen. Orain, ihesi joan denean, agerian gelditu da sinbolo horren eraikuntza zeinen baldarra izan den. Ez, erregea ez zen Espainia demokraziara eraman zuen gizon bakan eta argi hura, eta ez, erregea ez da orain ihes egitea erabaki duen lapur soil bat. Espainiako erregea estatu aparatuaren tresna baliagarria izan da, balioa galdu duen arte. Tresna zena lasta bilakatu da, eta bistatik kendu dute. Ontzia uretan hondoratzen ari zenean arintzeko botatzen zen karga da lasta. Espainiako erregeak ez du bere kasa erabaki ospa egitea; estatuak erabaki du erregea bidaltzea, erregea betiko izan dadin errege. Ontzia urperatu ez dadin bota dute lasta. Eta Espainiako Gobernua operazioaren parte izan da. Unidas Podemosek ezer ez jakiteak dena esplikatzen du. Arazoa ez da ihesaldia; arazoa da ontziari ur gehiegi sartu zaiola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.