mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Publikoa hondatzearen arriskuak

2020ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
Emmanuel Macron Frantziako presidentea bizkor mugitu da arreta bereganatzeko. Beirutera bidaiatu duen atzerriko lehenbiziko agintari gorena izan da astearteko leherketaren ondotik, eta nazioarteko laguntza koordinatzeko eskaintza egin du, segizio batek lagunduta Mad Max filmeko agertokien antza hartu duen portua bisitatu duen bitartean.

Libano kolonizatu zuen herrialdea da Frantzia. Hagitz ezaugarri berezia du Libanok, erlijio banaketa eta pluraltasun handiko herrialdea baita, eta sistema politikoa banaketa horretan oinarritu du. Osagai erlijioso eta sektario handiko gerra zibil bat ere pairatu zuen (1975-1990), eta horren guztiaren ondorio da Libanoko gizartean erreferentziazko egiturak, estatua baino gehiago, banaketa erlijiosoaren arabera antolatuta dauden alderdiak izatea. Estatuaren paraleloan jokatzen duten miliziak, zerbitzu sistemak eta bezero sareak dituzte.

Horren ondorio da sistema publikoa hondatzea. Eta sistema publikoa degradatzeak hondamendiak eragiten ditu; bai Libanon, bai edonon. Herrialde bakoitzak esplikazio eta ezaugarri propioak ditu azaltzeko zer dela-eta hartzen duen utzikeriak eta ustelkeriak kolektiboa zaindu eta antolatu beharko lukeen egitura, baina emaitza berbera da: herritarren bizitza arriskuan paratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.