Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Bolsonaroren arriskua

2021eko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
Jair Bolsonarok etorkizun politikoa arriskuan duela sentitzen du, eta jakina da horrelako pertsonaia batek arriskua sentitzea zein arriskutsua izan daitekeen. Brasilgo kaleetatik, legebiltzarretik eta epaitegietatik batere gustuko ez dituen erantzunak iristen ari zaizkio. Herritar gehienen babesa galdu du, eta haiek kalean dira. Epaitegietan, leporatu diote COVID-19ak hildako brasildarren kopurua faltsutzea lotsagabeki, eta ez zaio ongi atera datorren urteko hauteskundeetarako hautetsontzi elektronikoak paperekin ordezkatzeko prozesua —sistema hori azken bost bozetan erabili dute, eta inork ez du iruzurrik salatu, galtzaile izanda ere—. Boterean segitu nahi du, eta horregatik ari da bozak ez direla egingo mehatxuka.

Eta ekin dio hasieratik ondoan dituen lagunak martxan jartzeari. Joan den abuztuaren 10ean, ohiko ekitaldi politikoa ezohiko ekitaldi militar bilakatu zuen. Ministroen eta armadako hainbat ordezkarirekin agertu zen Brasilian, desfilean, tankeak eta auto blindatu batzuk inguruan zituela.

Eszenak gain behera doan pertsonaia baten karikatura irudi lezake, baina agintean dagoenez geroztik egindako sarraskiak ikusita —Amazonian, herritarren ekonomian, pandemiaren kudeaketan...—, ez da konformatuko. Are gutxiago Luiz Inacio da Silva Lula aurkeztuko balitz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.