inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Kurdistan ahantzia

2021eko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Afganistango krisiak bildu dunazioarteko hedabideen arreta azken egunotan. Nazioarteko indarrak, euren herritarrak ez ezik, zenbait afganiar ere ateratzen ari dira talibanek menpean hartutako herrialdetik, eta haiei aterpea ematen, besteak beste, Euskal Herrian.

Bitartean, handik ehunka kilometrora gertatzen denaz axolagabe, Turkiaren gerra makineriak Kurdistango herria jotzen jarraitzen du, Iraken eta Sirian. Azken herrialde horretan egunero izaten ari dira bonbardaketak eta erasoak, eta herritarrek utzitako etxeak mertzenarioen esku geratzen ari dira. Bitartean, bereziki beroa izaten ari den uda honetan, Eufrates ibaiaren ur hornidura moztu die kurduei Turkiak hainbatetan, eta baita haren zentral hidraulikoetan sortzen den elektrizitatea ere.

Ez da hobea Iraken mendeko Kurdistanen yazidien gutxiengoak bizi duen egoera. Apiriletik, ia egunero aritu da Ankara haren lur eremuak bonbardatzen, PKKren aurka aritzeko aitzakian.

Ospitaleak, eskolak eta etxebizitzak Turkiaren bonben azpian suntsitzen ari diren bitartean, Europako Batasunak, Errusiak eta AEBek ezikusiarena egiten diote egoerari. Mendebaldearentzat Turkia ezinbestekoa da balizko migratzaile olde handiak —besteak beste Afganistandik hel daitezkeenak— geratzeko, eta horrek inpunitate osoa ematen dio kurduen aurka nahieran aritzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.