CIE Automotivek bioerregaiaren negozioa utzi du

Berria -

2019ko urtarrilak 29
Biodiesela ekoizteko jarduera bazter utzi du autogintzaren osagaien euskal konpainia handienak. CIE Automativek bioerregaia ekoizteko zituen planta biak saldu ditu, bata Araban (Berantevilla) eta bestea Andaluzian (Huelvan). Gunvor Group taldeak erosi dizkio biak, eta operazioa 13,6 milioi euroren truke itxi dute.

«Dominionetik atera ondoren, 2018ko uztailean, operazio honek ahalbidetuko digu gure negozio nagusian indar guztiak jartzea. Gure ahalegin guztiak ipiniko ditugu marjina eta sarrera handiak dituen negozioan, autogintzan. Sektore horretan hazten jarraitu nahi dugu, gure ereduari jarraipena ematen». Jesus Maria Herrera kontseilari ordezkariak garbi utzi du buru-belarri sartuko direla betiko negozioan, autogintzaren ekoizle handien hornitzaile gisa.

2018 amaieran, dagoeneko, bioerregaiaren planta biak geldirik zeuden, eta salgai.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna