Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Zein baino zein

2018ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Boterearen aldaera guztietako aktoreek atzo Helsinkin zeuzkaten begiak, Vladimir Putinen eta Donald Trumpen arteko bilerak eman zezakeenari begira. Baina bileraren ondorioak soilik aztertu ahal izango dira —ondoriorik bada—, antzerkiaren oihartzuna isiltzen denean; izan ere, harropuzkeriak batzen dituen bi gizonena izan da irudia, elkarri bostekoa ematen, eta munduari erakusten Lurraren orainaz eta geroaz hitz egin behar izango ez balute gustura joango liratekeela arrantza egitera edota golfean jokatzera. Zein baino zein handiagoa dela ikusaraziz, baina bientzat lekua dagoela; lagunak izatea ez dela txarra, eta, gainera, uste dutela Kremlinek eta Etxe Zuriak komunikazioa hobetu beharko luketela. «Hasiera oso ona izan da», azaldu du Trumpek.

Baina errealitatea bestelakoa da. Trumpez haragoko Etxe Zuriak urruti nahi du Putinen Kremlin, are gehiago Russiagate auziaren ondoren —AEBetako bozetan ustez, Errusiak izan zuen esku hartzea—. Ia Gerra Hotzean bezain hotz daude bi herrien arteko harremanak Krimea Errusiarekin anexionatuz gero, eta nagusitasunak neurtzen ari dira, munduaren geopolitikaren geruzak etengabeko mugimenduan dauden honetan: Siria da, gaur egun, potentzien mugimenduen islarik nabarmenena, baina fronteak nahi adina dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.