jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Anakronikoa

2018ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Zentzurik ez zuen 2016an 42 euskal herritar Fijait fitxategian sartzeak, eta are eta zentzu gutxiago du gaur egun neurri horiek mantentzeak. ETAren aroa amaitu da, eta ez dago sobera gogoratzea zer argudio erabili zituen Dei Auzitegiak duela bi urte neurri horien aurka Jose Ramon Aranok aurkeztu zuen helegitea atzera botatzeko: ETAk legez kanpoko jarduerarekin jarraitzen zuela, armak itzultzeari uko egin ziola eta jarduera armatuari ekin ziezaiokeela berriro. Hiru argudio horietatik bakar batek ere ez du balio gaur egun dozenaka euskal herritar horien askatasuna murrizten duten neurriak mantentzeko.

Charlie Hebdo aldizkariaren kontrako atentatuen itzalean jarri zuen indarrean Frantziak Fijait fitxategia, eta hainbat korsikarrekin batera, zenbait euskal herritarri ere ezarri zizkieten neurriak, «terrorismo» delituaren aitzakian. Salbuespen egoera bat zen 2015eko atentatu horien ondoren sortu zena, ordea, eta ez dator bat hamar urtez luzatu daitezkeen neurri batzuekin. Zigor gehigarri bat da azken finean, pertsona horiek zigortu zituztenean existitu ere egiten ez zen zigor bat.

Horregatik guztiagatik zuritu ezina da gaur egun Peio Hirigoienen eta beste euskal herritar horien kontra Fijait fitxategiko neurriak indarrean mantentzea. Frantziak azkenaldian bestelako jarrera bat erakutsi du presoen auzian, eta gizarteak nekez ulertuko luke orain Hirigoienen aldekoa ez den beste epai bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.