jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Aitor Zabaleta lapurtu zuten

2018ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Libertadores Kopa Hego Amerikako futbol txapelketako finala Madrilen jokatuko da bihar. Espainian asko ari da hitz egiten egun hauetan zale argentinarren indarkeriaz, bi taldeetako zale arriskutsuez, partida Madrilera eramatearen egokitasunaz eta Argentinako futbolari horrek guztiak dakarkion porrotaz. Baina Madrilen futbolzaleen biolentzia gauza arrotza balitz bezala ari dira, urteetan hango eskuin muturreko zaleen indarkeria antolatu gabekoa izan balitz bezala, zenbait kluben babesa jaso izan ez balute bezala. Eta gaur abenduak 8 da.

«Ricardo asko zeuden han». «Bat polizia zen, bestea militarra». «Horrelako jendea estali egiten dute». Aitor Zabaletaren hurkoek ez dute Argentinara begiratu beharrik muturreko futbolzaleen biolentziaz ohartarazteko. Futbola ere lapurtu digute izenburua jarri zioten Angel Cappa jokalari ohi argentinarrak eta Maria Cappa kazetariak elkarrekin idatzi zuten liburuari. Gaur duela 20 urte Madrilen Aitor Zabaleta labankada batez lapurtu zioten familia bati, lagun talde bati, klub bati eta herri bati, eta biharamunean hil zen. Realekoa zelako eta euskal herritarra zelako.

Libertadores Kopako finala ez bezala, ordea, 1998ko hura ez zuten utzi bertan behera. Ezta zerbait larria gertatu zela jakina zen arren. Zabaleta hilzorian zela irabazi zuen Atletico Madrilek. Biharkoaren atarian hori ere gogoratu behar da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.