martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Edozertarako eskubidea?

2018ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Hauteskundeak antolatu ezinean dabiltza Afganistanen. Datorren urteko apirilean egitekoak zituztenak atzeratu egin dituzte, «arazo teknikoen» eufemismo higatua erabilita. Herrialde menderakaitz horretan esku hartu nahi izan duten munduko bi potentzia handik, Errusiak eta Estatu Batuek, hantxe jasan dute beren historiako porrotik handiena. Moskukoek alde egin behar izan zuten, eta bide beretik doaz Washingtongoak.

Gerra konbentzionalaren garaiko irizpidea bete da beste behin herrialde hartan: «Okupatu nahi den herrialdea ez bada lehen saiakeran menperatzen, hobe buelta erdia ematea eta etxera itzultzea, bestela ere porrot eginda itzuliko baitzara etxera, baina hildako askorekin». Estatu Batuetako presidente Trumpek iragarri berri du etxeratu egingo dituela, erresistentzia handia topatzen duelako, bere gain hartu ezinik dabilen herrietan dauzkan soldaduak. Alegia, Obamak hasitako erretiratze estrategia bere egitearen ondorioz, epe laburrean ez dela geratuko Afganistanen eta Iraken soldadu estatubatuarrik.

Erabakiak dimisioak ekarri ditu Trumpen administrazioan, eta berriro zabaldu du sekula bukatzen ez den eztabaida: bere kabuz beste herrialde bat okupatu duen estatu batek zer eskubide dauka orain, nahi izan duena egin eta gero, herrialde horretako herritarrak babesik gabe uzteko?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.