mikel p ansa
HIZPIDEAK

Formak

2019ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Seinale txarra da norbere alderdiko idazkari nagusi izan denari buruz gaizki-esaka aritzea agerraldi publiko batean. Batez ere, idazkari nagusi horrek kargua utzi berri baldin badu. Kazetarien aurrean trapu zikinak haizatzeak erresumin handi baten arrastoak erakusten ditu; Eusko Alkartasunan harremanak gaiztotuta dauden seinale, alegia. Pello Urizarrek kargua utzi eta aste gutxira atera dira ildo kritikokoak jendaurrera. Eztabaida, orain, beste bat da: idazkari nagusi berria aukeratzeko prozesuaren gardentasuna jarri dute auzitan. Kuota salbuetsia duten Bizkaiko militanteen poltsa puztua ote dagoen ere susmoa agertu dute. Ezin dutela jakin, alderdiak ukatu egiten dielako datu basea kontsultatzeko aukera. Salatu dute ildo ofizialistak Ā«zuzendaritza paralelo batĀ» eratu duela. Horretan daude ika-mikak orain. Baina EAren barruko giro gaiztotuaren arrazoiak atzerago eta barrurago begiratu behar dira; EH Bilduk alderdia irentsiko ote duen eta EA desagertu egingo ote den beldurra dago azpi-azpian. Haserreek eta minek itxuraldatu eta forma berria eman diote eztabaidari: orain, formei buruzko ika-mika bihurtu da. Eta ildo kritikokoek badute kexatzeko motiborik, sentitzen baitute ildo ofizialekoek ez dizkietela berme guztiak eman. Baina ildo ofizialekoek ere badute zertaz kezkatu, ez baita oso normala kazetarien aurrean esatea idazkari nagusiak kargua utzi duela auzitara eraman nahi zutelako. Zernahi gisaz, batzuen eta besteen artean, ez da primarioei ekiteko girorik atseginena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.