jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Egoen politika

2019ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Julio Anguita Izquierda Unidako koordinatzaile nagusiak esaten zuen: «Programa, programa, programa». Espainiako Gobernua osatzeko prozesuan ez da ageri programarik, edukirik, politikarik. Bai, ordea, PSOEko eta Unidas Podemoseko buruzagien arteko ego borroka: batak, Pedro Sanchezek, gutxietsi egin ditu Unidas Podemos eta Pablo Iglesias; Iglesias, berriz, tematu egin da bera gobernuko kide izan beharrarekin, bere koalizioaren babesaren truke. Iglesiasek amore eman zuen herenegun, eta PSOEko arduradunek atzo nabarmendu zuten errazagoa izango dela koalizio gobernu bat osatu ahal izatea. Aitzakia bat gutxiago du Sanchezek. Gobernuko prima donna bakarra izan nahi du, eta Iglesiasen moduko politikari batek enbarazu eta itzal egingo lioke. Haren adierazpenak argitzera edo ezeztatzera azaldu beharko luke sarritan; Iglesiasentzat, ordea, erakusleiho bikaina litzateke Espainiako Gobernua asko apaldu den Unidas Podemos biziberritzeko.

Eta Sanchezek behar dituen gainerako babesak? Ez dirudi ez landu ez zaindu dituenik, eta badirudi berez etorriko zaizkiola uste duela. Litekeena da, baina halako mesedeak ez dira betirako izaten. Pazientziak muga izan ohi du.

Galtzen jakitea garrantzitsua izaten da, eta Sanchezek badaki zer den galtzea, porrot umiliagarriak jasan behar izan baititu; baina garrantzitsua izaten da irabazten jakitea ere, eta ez dirudi Sanchezek oraindik ikasi duenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.