Noiz sortua: 2019-10-11 00:30:00

HIZPIDEAK

Emakumeei deia

Amagoia Mujika Tolaretxipi - @mmuxika

2019ko urriak 11
Bi gizon zapuzturen erretxinak jarri du lurra dardarka berriz ere. Jolas bihurri bat balitz bezala mugitu dituzte fitxak, sakatu dute gerraren botoia, eta pilatu dituzte hildakoak eta zaurituak, ihesa eta izua, euren izaera handiputzari medaila bat eransteko. Twitter bidez erakutsi dute, ohi bezain harro, euren ankertasuna. Donald Trumpek impeachment-aren oihartzuna isilarazteko baliatuko du nazioartean sortu duen zarata; Recep Tayyip Erdoganek, berriz, nazioartean protagonismoa nahi luke, erdigunean jarri, etxean galdu duen babesa berreskuratzeko. Ez baitu kurduak ezereztea baino antidoto hoberik bere nagusikeria erakusteko. Zenbat eta zarata handiagoa atera, hobe.

Zarata, protagonismoa, harrotasuna eta gizonkeria giza hondamenaren iturri dira, ordea; kurduak berdintasunean eraikitzen ari diren herria deseraikitzeko bidea. Kurduek Kobane Estatu Islamikotik askatu zutenean gizateria osoaren alde aritu zirela gogorarazi du Meryem Kobane komandanteak, borrokaren muinean emakumeen askatasuna lortzeko helburua baitago. Horregatik egin die batez ere emakumeei dei; haien alde borroka dezaten, babes ditzaten, etorkizunaren alde. Gerra hau amaitzen ez bada, ondorioak katastrofikoak izango baitira, ez bakarrik kurduentzat, munduarentzat baizik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna