inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Etxean ez da dena epela

2019ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Hator, hator abesteko egunak dira. Hamaika aldiz entzun da doinu hori euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldarrikapen gisa. Baina, 2019. urtea ere badoa, eta gabon gau honetan ere nahi baino hutsune gehiago egongo dira Euskal Herriko aulki askotan.

ETAren jarduera armatuaren amaierak, baina, ekarri du beste ziklo bat, eta horrekin batera, herritik urrun —espetxean edo ihesean— dozenaka urte igaro dituzten militante politikoak itzuli egin dira. Itzulera hori ez da erraza izaten. Pertsona horiek urte asko egin dituzte lan mundutik urrun, eta ez daude egokituta aspaldi utzi zuten gizarte hartan izandako aldaketetara. Askotan, erretiro adinean edo adinetik gertu egon arren, ez dute gutxieneko pentsio bat jasotzeko adina kotizatu. Eta, bizitzaren aro horretan, ez da erraza lan kontratu bat lortzea. Oztopoz betetako bide horretan laguntzeko sortu zuten Harrera elkartea duela urte batzuk, eta orain etxeratu diren errepresaliatuen egoeraren ahalik eta diagnostikorik osoena egiten ari da.

Alde bakarreko urratsez harilkatu dira gatazkaren azken atalak. Horrenbestez, preso eta iheslarien gaia hor geratu da, beste gatazka batzuetan —Ipar Irlandan, Kolonbian...— erabili dituzten tresnak ahaztuta. Erakundeek utzitako hutsune hori betetzen ari da gizarte zibila. Errepresaliatuentzat dena ez baita epeltasuna etxera itzultzen direnean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.