Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Bortxa matxista eta matxunoa

2021eko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Pandemiaren datuak gora eta behera dabiltza ia urte eta erdi honetan, baina badago datu bat etengabe gorantz doana. Beste pandemia baten datuak dira, indarkeria matxistarenak. Mugimendu feminista indartzearekin, emakumeen ahalduntzearekin, indarkeria matxistako ekintzek kalean sortzen duten erantzun irmoarekin lotzen dute hainbat adituk igoera hori. Erreakzio bat da.

Kezka areagotu egiten da, gainera, azkenaldian gertatzen ari diren eta egunkarietako orriak eta hedabideetako minutuak betetzen dituzten bestelako erasoekin. Eraso homofoboak, eraso transfoboak, jipoiak —Zornotzako eraso basatia—, kaleko borrokak...

Ez da indarkeria matxista, baina Zornotzan astelehenean egindako kontzentrazioan indarkeria ekintza horien guztien osagai komuna ipini zuten mahai gainean. Erasotzaileak, guztiak, gizonak dira. Kontzentrazio «antimatxunoa» egin zuten Mugimendu Feministak antolatuta, aldagai hori nabarmenduz. Ez dira gizon guztiak indarkeria, bortxa eta agresibitatea adierazpide hartzen dutenak; baina ezin uka gizonak direla indarkeria, bortxa eta agresibitate ekintza gehienen protagonistak. Eta ez da errealitate berria. Bada horren inguruan zer pentsatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.