Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Burbuila

2021eko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Gaur itxiko ditu ateak Landako guneak, gaur amaituko da Durangoko Azoka. BaDA eta izan da. Txandaka bada ere, izan da; erdi presentzial, erdi online izan arren, gauzatu da; COVIDaren kontrako neurriek urardotu duten arren, egin da. Euskararen eta euskal kulturaren plaza izan da Durango bost egunez. Plaza erdi bete batek ordezkatu du iazko plaza hutsa, eta 2022rako berriro plaza betea izateko itxaropenez amaituko da.

Euskal kulturgintzak aparretan bizi dituen egunak dira. Ez omen da kontsumitu beste urteetan bezainbeste —espero izatekoa, azoka ez baita bete—, baina egun hauetako abailan kontsumituko balitz urte osoan... Tamalez, euskal kulturgintza ez da arrakastaren aparretan itoko; urteko beste 360 egunetan eusteko, funanbulismoa egin beharko du ia.

Baina, zein ederra den, bost egunez bada ere, euskararen eta euskal kulturgintzaren burbuila horretan murgiltzea. Halako burbuilak behar ditu euskal kulturak, burbuilak urte osoan, burbuilak batean eta bestean. Ezinbestekoa da euskara eta euskarazko sorkuntza erdigunean jarriko dituzten ekitaldiak egitea, euskararen kontsumoa erakargarri egiten dutenak, eta euskaraz kontsumitzeko gai ez den horri euskaraz kontsumitzeko beharra sortuko diotenak.

Ez dirudi erraza bost eguneko erreferentzialtasun horri urte osoan eusteak, baina ezinbestekoa da Durangon kontsumitu duten horiek urte guztian euskal kultura kontsumitzen jarraitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.