mikel p ansa
HIZPIDEAK

Oreka larria

2019ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
Zientzialariak bata bestearen atzetik ari dira argitaratzen planetaren egoera larriaz ohartarazten duten txostenak. IPCCrena izan da azkena; lurra eta ur geza nola xahutzen ari diren erakutsi dute, eta arreta jarri dute jan kontuetan. Goseaz eta lukurreriaz harago, jatekoak bestelako problema asko ere sortzen baititu. Giza jarduera gehienek bezala, oharkabeko ondorio asko izaten dituzte jarduera gehienek, eta adituek ohartarazi dute janariaren industriak berotegi gas guztien laurdenak isurtzen dituela. Argi esanda, haragia ekoizteko prozesuek dute horretanpisu handi bat; gehitu horri salgaien garraioak sortzen dituen deskalabruak.

Belaunaldi batean edo bitan, joan den mende erdira arte ohikoak ziren dieta moduak —adibidez haragia eta arraina astean behin jatea, edo gutxiagotan— zeharo aldatu dira munduaren parte txiki batean. Eta deigarria da: nahikoa izan da Mendebaldeko belaunaldi pare batek elikadura ohiturak aldatzea mundua hankaz gora jartzen hasteko. Datu horrek erakusten du zer gutxirekin iraul daitekeen planetaren oreka prekarioa. Badira bestelako faktoreak ere, bistan denez: oreka larritzen lagundu dute munduko biztanleen hazkundeak, lurren artifizializazioak, nekazaritza eredu intentsiboak eta monolaborantzak, sistema ekonomikoaren desberdintasunek eta abarrek.

Martxa honetan, mundua aitona-amonen dietara itzuliko da; eta zorionekoa, itzultzen bada. Ordurako, klima larrialdia kontzeptu zaharregia izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.