Genevan kurduek dituzten bulegoak ixteko eskatu dute

2021eko irailaren 22a
00:00
Entzun
Siria Ekialdeko eta Iparraldeko Administrazio Autonomoak Genevan zabaldutako bulegoek Turkia eta Siriako gobernuen haserrea eragin dute, eta biek gutun bana helarazi diote Suitzari, azalpen eske. Elkartea Siriaren menpeko kurdistango herritar talde batek zabaldu du, atzerrian bizi diren kurduentzako elkargune gisara.

Suitzako Atzerri Ministerioak beste ohar batekin erantzun die bi gobernuei, azalduz bulegoa ez dela gobernu baten «ordezkaritza ofiziala», eta herrialde hartan elkarteak modu askean eta inolako baimenen beharrik gabe sor daitezkeela. Horrez gain, zehaztu du Suitzako Gobernuak Siriaren «lurralde osotasuna» aitortzen duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.