martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Bi sari Ciudadanosi

2018ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Aurrera aterako den jakin gabe arriskugarria izan liteke iritzi erabatekoa ematea, baina egin dezagun irudimen ariketa bat. Eman dezagun aurrera aterako dela Espainiako Kongresuan eserlekuak lortzeko hauteskunde legean egin nahi duten aldaketa murriztailea. Alegia, Espainia osoan %3 lortzen ez duten alderdiek eserlekuen banaketatik kanpo geratuko dira. Aldaketa horren ondorioz, nor bere aldetik joanda, EAJ hala nola EH Bildu eserlekurik gabe geratuko lirateke, eta, elkarrekin joanda, batasun irudiaren efektua beharko lukete eserleku banaketan sartu ahal izateko.

Bitxia da: Espainiako hauteskundeetara bi alderdi horiek elkarrekin joateko saio guztiek urteetan huts egin eta gero, Cuidadanosen proposamen patriotikoak lortuko du abertzaleen arteko elkarlana. Azkenaldian bi sari eman beharko lizkiokete alderdi horri abertzaleek. Lehena, Nafarroako hauteskundeetan aurkeztu eta alferrikako ia 10.000 boto lortuta erraztu zuelako aldaketaren aldeko gehiengoa osatzea; eta bigarrena, haren proposamena aurrera ateraz gero, alderdi abertzaleak elkarrekin joatera behartuko dituelako. Non eta, elkarrekin ez joateagatik, batzuek zerrendakidea ez duten Katalunia aldean bilatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.