gurutze izagirre intxauspe
HIZPIDEAK

Tradizioak aldaketa behar du irauteko

2018ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
Zeledonen jaitsierak irekitzen ditu Gasteizko jaiak. Haurren egunean Zeledon Txiki eta Edurne jaitsi dira aurten, lehenengo aldiz, eta Plaza Berritik Andre Maria Zuriaren plazara lekualdatu dituzte. Ordura arte haurrei ukatua zitzaien espazioa ireki diete, eta etorri dira aldaketa gehiago.

Getarian Elkanoren lehorreratzea antzeztu dute. Duela ia 500 urte San Lucar de Varremedara (Espainia) nola iritsi zen antzezten dute lau urtean behin. Herritarrek egiten dute antzezpena, solemnitate handiz. Eskifaian parte hartzeko eskubidea senidetasunaren bidez pasatzen zen aurtengora arte. Aurten, zozketa bidez sartu dira libre ziren lekuetan. Ehun urtetik gorako tradizioa duen antzezpenean aldaketak egiten segitzeko bidea ireki dute.

Atzo bertan gertatutako bi jai ereduren laginak dira, beste hainbesteren artean. Tradizioak iraungo badu, aldaketa behar baitu, garaian garaikora egokitu.

Horregatik kostatzen da tradizioaren izenean aldaketak ukatzen dituztenak ulertzea. Zergatik, bestela, Irungo eta Hondarribiko alardeetan desfile horretarako behar den rolen aukeraketan pertsona jakin batzuk baino ezin dute parte hartu? Tradizioa dela diote, baina beste arrazoi batzuk dauden susmoa saihetsezina da. Argia egingo ote da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.