jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Kanpainak

2020ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Euskal Herria, besteak beste, erakundeen kanpainen herria da. Komunikazio kanpainak deituak. Propaganda, garbi esanda. Kea saltzeko edo kaka esplikatzeko gehienetan. Ke eta kaka garestiak.

Bada, harrigarria bada ere, komunikazio eta pedagogia kanpaina gutxi egin dituzte COVID-19aren izurriteari aurre egiteko, azken urteetako egoerarik larrienean laguntzeko. Pandemia honek agerian utzi du, ordea, osasun neurri egokiak hartzeaz gain, oso garrantzitsua dela neurri horiek garbi, ondo eta zuzen azaltzea eta komunikatzea.

Jantzi maskara. Bai. Zaindu segurtasun distantzia. Bai. Garbitu eskuak. Bai. Egungo egoeran, hori bakarrik ez da nahikoa. Agintari pipertuen errietek ere ez dute laguntzen. Zerbait gehiago behar da egoera bakoitzean egin beharrekoa azaltzeko, izurritearen larritasunaz jabetzeko, jokoan dagoenaz ohartarazteko... Hartzaileei egokitutako mezuak, hartzaileei egokitutako komunikabideetan eta sare sozialetan. Gazteak deabrutzeak ez du balio.

Hitzeman dakieke, adibidez, larri gaixotu direnei, senide edo lagun bat galdu dutenei, izurritearen kontra lanean aritu direnei... Zaila da, esaterako, Jesus Mari Gabilondoren eta Oier Aizpuruaren testigantzez ahaztea. Dozenaka daude, zoritxarrez.

Asko hitz egin da epidemiologia, mikrobiologia, osasun... adituez eta adituekin. Oso gutxi komunikazioko adituez eta adituekin. Ez da beranduegi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.