jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

PCRak

2020ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
Emaitza onak izaten ari dira Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, COVID-19aren lehen olatua igaro eta gero, berriro abian jarritako arakatze sistemak. Birusak kutsatutakoen gertukoak izaten dira egunero atzemandako kasu berrietako asko. Edota deialdi publikoen bidez egindako probetan atzemandakoak.

Herritarrei sudurretik sartutako txotx kotoidunen irudietan eta egunero emandako datuetan, baina, ezkutuan geratzen dira proba horiek egiteko lana eta lan hori egiteko baldintzak. Laborategietako jarduna. Laborategietako gabezien eta ezinen berri eman du, hain zuzen, Mikel Gallego Osakidetzaren laborategi bateko mikrobiologoak Twitterren. Baliabide falta nabarmena da, haren esanetan: laborategietako goi mailako teknikari eta mikrobiologo gutxi; 24 orduko zaintzaldiak; erreaktiboen gabezia; gabezia saihesteko erreaktibo ezberdinen erabilera (bakoitza prozedura propioarekin); test kopurua handitu bai, baina langile kopurua handitu gabe; oporrik eta atsedenik ez... «Kaosa», laburbildu du. «Makineria akitua dago: ezingo du gehiago eman».

Alegia, sistemak aurrera egiten duela, beste behin, neurri handi batean, langileen profesionaltasunari eta konpromisoari esker. Osasun sisteman, hezkuntzan eta zahar etxeetan bezala. Egoera horretan, gainera, EHUk eta ikerketa zentroek garatutako testak baliatu gabe jarraitzen dute. Eta hori guztia ez da herritarren arduragabekeriaren errua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.