Gutxieneko soldataren igoera baldintzatu nahi du patronalak

jokin sagarzazu
2020ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Hurrengo urtean Espainian eta, beraz, baita Hego Euskal Herrian ere gutxieneko soldata zenbat izango den negoziatzen hasi dira Madrilgo gobernua eta sindikatu eta patronal nagusiak. Atzo ez ziren ados jarri, eta astelehenean elkartuko dira berriro. Patronalak bilera baliatu zuen gobernuko kideen arteko kontraesanak areagotzeko. Lan eta Ekonomia Sozialeko idazkari Joaquin Perez Reyren arabera, «batez ere patronalak» birplanteatu beharko luke bere jarrera; azaldu duenez, soldata izoztea edo jaistea proposatu du. Enpresaburuen ordezkariek ez zuten adierazpenik egin, baina, azken egunetan esan dutenez, «egungo egoeran» ez dute egoki ikusten igotzea, eta gogoratu dute azken urteetan «nabarmen» handitu dela.

Hainbat urtez igoera txikiekin edo izoztuta eduki ondoren, 2018an Pedro Sanchezen gobernuak (PSOE) 900 euroan jarri zuen (%23,3 igoera). Iaz, Unidas Podemos-IUrekin koalizioa osatuta, 950 eurora igo zuen. Gobernu itunak dio legealdia amaitzean batez besteko soldataren %60 izan behar duela: 1.166 euro.

2021eko igoeraz, Perez Reyk aitortu du gobernuan ez dagoela adostasunik. Zabaldu denez, PSOEko kide batzuek izoztea nahi dute, baina Lan Ministerioko idazkariak baztertu egin du hori. Ogasuneko ministro eta gobernuko eledun Maria Jesus Monterok adierazi du «egungo egoerara» egokitu beharko litzatekeela akordioa. Perez Reyk, berriz, garbi dio gobernuak ez duela baztertzen patronalaren babesik gabe aurrera egitea. Hala balitz, lehen aldia litzateke foro horretara gai bat eraman eta adostasunik gabe onartzen dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.