martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Herritarren akusazioa Zaldibarren

2021eko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Irailean itzuli beharko dute Madrilera 13/13 auzian epaitzen ari diren euskal herritarrek. Euskal preso politikoen defentsa eraman duten abokatuak eta presoen eskubideen aldeko lana zigortzea helburu daukan auzi horretan, hiru akusazio daude: fiskala, eta Dignidad y Justicia eta AVT elkarteak.

Azken hamarkadotan jazo legez, ETArekin edota ezker abertzalearekin lotura edukitzeko akusazioa egiten den auzietan inolako eragozpenik gabe hartu ahal izan dute parte bi elkarte horiek, herri akusazioaren formula erabiliz.

Atzo jakin genuenez, 2020ko otsailean Zaldibarko zabortegian bi heriotza eragin zituen luiziaren arduradunak nortzuk diren jakitea helburu daukan auzian parte hartu nahi duten bi herri akusazioei —Zaldibar Argitu eta Euskal Herriko Gizarte Eskubideen Gutuna— ez die epaileek parte hartzen utziko.

Nonbait, ez dute bi talde horiek nahiko egiaztatu interes gehigarri berezia daukatela, justifikatuko duena auziko parte izatea. Ez al zaie epaileei nahiko egiaztatua iruditzen zabortegiaren ondoko herritarrek maiztasun handiz eta modu jendetsuan erakutsi zuten beldurra eta sumindura? Ez al zituzten ikusi aste eta hilabete haietako mobilizazioen irudiak? Justifikatuago dago herri akusazioaren presentzia 13/13 auzian, Zaldibarreko auzian baino?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.