Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Bakardadea eta beldurra

2021eko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
Betiko beldurrei beldur berriak gehitu zaizkie. Hori argi du Melania Moscoso antropologoak. Gizakiak beldurra dio heriotzari, beti izan dio, eta pandemia honetan ageri-ageriko azaldu zaio beldurra. Hasieran, beldurrak adoretu egin zuen gizartea, elkar zaintzea jarri zen martxan. Bakoitzak jarri zuen berea, norbere burua preso sartzeraino. Teknologia berriak baliatuz lotu ziren elkarri. Indar hartu zuen gizarteak; arratsaldeko zortzietan balkoietan lehertzen zen indar kolektibo bat.

Joan da urtea eta baita gehiago ere. Heriotzarekiko beldurrak hor segitzen du, eta horri edonoiz etor daitekeen itxialdiarekiko beldurra gehitu zaio. Gezurretan aritzea ekarri du kasu batzuetan. Eta beldur larriagoak ere ekarri ditu: sozializatzeko beldurra, adibidez. Zenbat eta jende gehiagorekin egon, konfinamendurako arrisku handiagoa, kutsatzeko eta gaixotzeko arrisku handiagoa... Lana galtzeari beldurra, edo lehengora inoiz ez itzultzeari. Eta akabo elkar zaintzea. Anarik dio: «Beldurrak, gose denean, libre dabilenean, edozer jaten du». Eta Moscosok orriotan gaineratu du, «populazioaren egoera emozionalean eragitea oso eraginkorra da gauza batzuetarako». Duda du baliatu den edo ez, eta egin bada kontzienteki egin den edo ez. Urteak beharko dira jakiteko, edo agian ez da inoiz jakingo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.