Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Behartzearen mugak

2021eko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
Modu asko daude derrigortzeko. Autoritarismo hutsa da bat: txertorik hartzen ez duenak ez du lansaririk izango, eta kontratua behin-behinean eteteko arriskua izango du. Halaxe gertatuko zaie Iparraldeko osasun langileei, kontratu mugagabea duten kasuetan.Frantziako Gobernuak hala erabakita, eta Kontseilu Konstituzionalaren oniritziarekin. Agindu bat, goitik behera. Baina ez da hori derrigortzeko modu bakarra: sutilagoak ere badaude. Derrigortzen dutela esan gabe derrigortzen dutenak. Iparraldean ez dute herritar oro behartuko txertatzera, baina txertatzen ez denak trabak topatuko ditu bizimodu normala egiteko: eraikin publiko, taberna, osasun zentro, merkataritza gune, kultur ekitaldi eta abarretan sartzeko, PCR edo antigeno proba negatiboak aurkeztu beharko ditu. Behartu, ez dute inor behartuko, baina txertorik ez duenari ez dizkiote gauzak batere erraz jarriko.

Bestetik, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du ez duela inor derrigortuko, horretarako ez baitu «behar besteko tresna juridikorik». Ez du argitu tresnak balitu behartuko lukeen edo ez.

Izan ere, pandemia gogor eta global honetan, nola zaindu osasun kolektiboa eskubide indibidualak urratu gabe? Eskubide horiek babesteko egiturak badira, berez, baina salbuespen egoerak mugak gaindi ditzake? Non dago muga?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.