martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Bidenen akats bilduma

2021eko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Estatubatuar gehienek nahi zuten erabakia hartu du Joe Biden presidenteak, aurreko presidente Donald Trumpek talibanekin egin zuen akordioa bete egin du, eta, hala ere, kontra itzuli zaio egin duen moduagatik; parez pare zabaldu dizkielako leihoak bere akatsen zain daudenei, izan politikari edo komunikabide.

Non dago orduan akatsa? Egiteko moduan, eta erabakia azaltzeko orduan erabili zituen argudio hotz eta harroengatik. Ez zitzaion Bideni arrazoia falta esan zuenean estatubatuarrek ez zutela talibanen aurkako borrokan segituko bertakoek agintariek, armadak eta poliziek borroka egiteko asmorik ez eta, gertatu zen legez, herrialdetik alde egiten bazuten. Pentsa zezakeen, baina ez esan, nazioarteko iritziari afganistandar xumeei jazoko zaienak axola diolako, ez urrezko erbestera joan diren nagusi ustelen egoerak. Washingtonek bazekien ustelkeria handia zegoela Karzai eta Ghani presidenteen gobernuetan.

Beste akats larri bat Bidenek egin duena. Lehendabizi militarrak herriratu ditu, eta ondoren batere babesik gabe eta talibanen mendekuaren helburu geratu diren kolaboratzaileak. Urteak igaro dituztenak AEBetako militarrei laguntzen. Hori gutxi balitz bezala, lurraldea utzi arte erabiltzen zituzten egoitza militarrak eta era guztietako armamentua utzi dute, etxeratu gabe, har dezaketen bakarren esku. Talibanen esku, alegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.