martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Errepideen dirua

2021eko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Pozik egoteko moduan dira Euskal Herritik Kataluniara autoz eta kamioiz joateko ohitura, eta beharra, daukatenak. Generalitateak lortu du aspaldi eginda zeukan eskaera: estatuaren jabetzakoak diren autobiak doan izatea.

Dezente dira Nafarroan eta Gipuzkoan, aurrenekoan bereziki, Herrialde Katalanetan bigarren etxea daukaten familiak. Gehiago dira lurralde horiek helmuga turistiko, askotan urtero, daukaten euskal herritarrak. Dirua aurreztuko dute joan-etorri bakoitzean. Are gehiago aurreztuko dute autobia horiek lanleku dauzkaten garraiolariek, autonomoek bereziki.

Gutxi irauten du, ordea, pozak pobrearen etxean. Autobide horiei ordainsaria kendu dien gobernuak iragarrita dauka ordaindu egin behar dela orain doakoak diren errepide askotan. Oso noizbehinka erabiltzen diren autobideetan aurreztuko dutena halako X, seguru gehiago dela, gastatuko dute oso maiz erabiltzen direnetan. Izan ere, errepide horiek laneko joan-etorriak egiteko erabiltzen direnak dira. Lurralde antolaketaren, lanaren lokalizazioaren eta garraio publikoaren arteko triangulazio berritzailea eratzen ez bada, milaka herritarrek egunero segituko dute autoa hartzen lanera joateko.

Hego Euskal Herriko erakundeek aurreratu dute oso kasu gutxitan jarriko dutela ordainsaria. San Tomas...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.