HIZPIDEAK

Termometroa

Jon Ordoñez Garmendia -

2018ko uztailak 13
Alemaniak beste zaplazteko bat eman dio Pablo Llarena epaileari. Schleswig-Holsteingo auzitegiak onartu egin du Carles Puigdemont Espainiaratzea, baina horrekin batera goitik behera bota du iazko urriaren 1eko eta ondorengo gertakarien inguruan Espainiak independentismoa zigortzeko eraiki duen diskurtsoa. Ez dago indarkeria zantzurik matxinada edo antzeko deliturik leporatzeko, eta soilik diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik epaitu ahal izango dute Puigdemont Madrilen.

Kataluniako presidentearen defentsak helegitea aurkeztuko du, diru publikoaren erabilera okerragatik hamabi urtera arteko zigortu baitezakete. Baina atzokoa, zalantzarik gabe, azken hilabeteetan Kataluniako auzian demokraziak izan duen garaipen handiena da: soilik Puigdemonti eragiten dion arren, lotsaizun utziko du Espainia epaiketan beste auzipetuen aurkako bere argudioekin, eta Alemaniak neurria emanda, Espainiaren demokraziaren maila neurtzeko termometro bihurtuko du epaiketa.

Nazionalismoaren sukarrak jota dago Espainia, baina prest egongo al da epaiketan Junqueras eta besteak matxinadagatik zigortzeko horien arduradun nagusiaren eskubideak Alemaniak bermatzen dituen bitartean?

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna