Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Puigdemonten itzulera

2018ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Carles Puigdemont jardun politiko publikora itzuli da. Azken lau hilabetean, Alemanian atxilotu zutenez gero, ez da oso aktibo aritu —kanpora begira—, hura Espainiaratzeko eskaera gorabehera. Orain, berriz, Pablo Llarenak euroagindua erretiratu ostean, asmoa du Waterlooko Errepublikaren Etxetik eragiteko Kataluniako eta Espainiako politikan. Erbestetik baina libre, eta, Espainiako gobernu aldaketaren testuinguru berrira jarrita asmoak, PDeCATen beharra ere bai baitu Pedro Sanchezek legebiltzarrean ezer aurrera atera nahi badu.

Ekintzak eskatu dizkio; ez dadila soilik keinuetan geratu, eta berriz eskaini du erreferendum adostua egitea, jakinda ere Sanchezek ez duela halakorik onartuko. Madrilek izango al du, ordea, elkarrizketaz harago beste proposamenik? Ikusteko dago Puigdemontek zenbateraino estutuko duen Sanchezen gobernua, eta Espainiako Legebiltzarrean PDeCATek hartuko duen jarrera izango da horren adierazlea —bihar isla daiteke lehen aldiz, gastu sabaiari eta RTVEren zuzendaritzari buruzko bozketetan—. Alde bozkatuko dutela aurreratu arren, Puigdemontek du azken hitza. Isabel Zelaak, berriz, herenegun ohartarazi zuen: «Gobernuak ez dio eutsiko arrazoizko neurrian ez bada». Alegia, babesik gabe, bozen aukera hor dagoela. Hitzak dira oraingoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.