HIZPIDEAK

Laukoari hilabeteak geratzen zaizkio

Gurutze Izagirre Intxauspe -

2018ko irailak 6
Euskararen legeari dagokionez Nafarroan daukaguna hauxe da: gobernuan euskararen ofizialtasunaren aldeko lege bat martxan jartzeko indar nahikoa bada, betoak gaindituz gero. Jakina denez, Sakanan bizi den euskaldunak eskubide batzuk ditu; Iruñean bizi denak, beste batzuk, eta Lizarraldean bizi denak, beste batzuk (ia batere ez, bidenabar esanda).

Hurrengo hauteskundeak datorren udaberrian izango dira, eta zein mapa politiko utziko duten ez da ziurra, baina agian, litekeena da indar harremanak aldatzea; PSNk hilabeteak daramatza ahalegin horretan. Jakina da, gainera, euskararen aldeko legea ez dagoela haren lehentasunen artean.

Nafarren hizkuntza eskubideak bermatzea, egungo zonifikazioa gainditzea eta euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora hedatzea eskatzen du Kontseiluak. Horretarako deitu du manifestaziora urriaren 27rako. Orain dago horrelako lege bat aurrera ateratzeko aukera, lauko honi hilabeteak geratzen zaizkiolako, eta hurrengo bozek zein mapa utziko duten ez delako ziurra. Historikoki mespretxatua izan den komunitateari duintasuna ematen hasteko giltza esku-eskura daukate alderdi politikoek. Borondatea baino ez da behar, eta pedagogia, eta hauteskundeetako kalkulagailua pixka bat ahaztea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna