inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Laugarren xedapen iragankorra

2018ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Bitxia dirudien arren, Espainiako Konstituzioak aitortzen dio Nafarroari erabakitzeko aukera Araba, Bizkai eta Gipuzkoarekin eduki nahi duen harreman autonomikoari buruz. Kontu zaharkitua dirudi, baina duela 40 urte negoziazio politiko gogor eta gatazkatsuen iturburu izan zen konstituzioan txertatu zuten ditxosozko laugarren xedapen iragankorra.

Izatez, 1977an Espainiako Gobernuan zen UCD alderdian asko ziren Nafarroarentzat Errioxari eman ziotenaren moduko estatusa eskatzen zutenak, besteak beste, Nafarroako buruzagi gehienak. Alderdien arteko negoziazio luzeen ondorioz, eta bereziki garai hartan Carlos Garaikoetxeak gidatzen zuen EAJko talde negoziatzailearen esku hartzearen ondorioz, azkenean UCDk eta Adolfo Suarez Espainiako presidenteak onartu zuten laugarren xedapen iragankorra. Hautsi zen Nafarroako UCD, eta Jesus Aizpunek-eta UPN sortu zuten. Geroztik, zeresanik ez, inoiz ez da praktikara eraman balizko galdeketa hori.

Espainiako Konstituzioa aldatzen bada, xedapen iragankorra ezabatzea nahi duela berretsi du UPNk. PP ere horretan dago. Nafarrentzako «arrisku» bat delakoan dira bi alderdiak. Herritarrei hitza ematea —modu oso mugatuan bada ere— arriskutzat izateak asko esaten du haien izaeraz eta funtzioaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.