jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Negozioak eta negoziazioak

2018ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Diplomazia deitzen diote, baina zurikeria ere dei ziezaioketen, munduko xake taulako protagonista nagusien jokabideak ikusita. Gogor ahulenekin, leun indartsuenekin. Zozo eta bele gehiegi elkarri ipurbeltz deitzen, milaka herritar hiltzen diren bitartean, bonben azpian edota ur eta janari faltagatik. Yemen izan daiteke adibiderik adierazgarrienetakoa.

Yemengo erasoak eteteko eskatu diete AEB Ameriketako Estatu Batuek Saudi Arabiari. Erresuma Batuak ere bat egin du eskaerarekin. Gauza bat da, ordea, halakoak eskatzea, eta bestea, halakoak egitera bultzatzea edo behartzea. Aintzat hartu behar baita AEBak eta Erresuma Batua direla Saudi Arabiari arma gehien saltzen dizkioten herrialdeak. Saltzaileen zerrenda luzea da eta Euskal Herriak ere izan du zerikusia Saudi Arabiara iritsi diren armekin.

Armak inolako arazorik eta kontzientzia gaiztorik gabe saldu dizkiote Saudi Arabiari —erabiltzeko, jendea hiltzeko, jakina— eta orain, laguna gehiegi ez aztoratzeko moduan, erasoak bertan behera uzteko eskatu diote, Jamal Kaxhoggi kazetariaren hilketak nazioartean eragindako asaldurak eta Saudi Arabiari eragin dion ahuleziak baliatuta.

Yemengo gatazka konpontzeko negoziazio mahaian esertzeko eskatu diote AEBek Saudi Arabiari. Diplomazia deitzen diote negozioak eta negoziazioak nahasteari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.