Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Gure haurrak balira

2018ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Gorpu bat hondartzan botata, izenik gabeko gazte batena,puztuta, eta txalupa hutsa Tarifako hondartza bateko itsas ertzean. Duela 30 urte Europa osora zabaldu zen argazkia, Gibraltarko Itsasertzean dokumentatu zen lehen hildakoaren irudia. Harekin zihoazen beste 22 lagun ito ziren itsasoan, bizirik ateratako lau lekukoen arabera. Argazki haren ondotik etorri dira gehiago eta gehiago; 30 urtean 6.714 lagun hil dira Afrika eta Europa bereizten dituen hamalau kilometroko tartean, OIM Migrazioen Nazioarteko Erakundearen datuen arabera, baina haren ustez, itsasoan hil dela baieztatzen den pertsona bakoitzeko beste bi zenbatu behar dira, izenik gabeko milaka gorpu, etenik ez duen jarioan, Europaren politika krudelen ondorioz.

Itsasoan utzi dituzte bidaideak, senideak eta lagunak, amestutako kontinentera heldu direnek, baina zama astun hori arintzeko aukerarik gabe bide luzea dute, bizi baldintza gogorrak. Adingabeak dira horietako asko, tragedia memorian iltzaturik dutenak, ume izateari utzi diotenak, gogortasunak eta bakardadeak heldutakoak.

Milatik gora daude Hego Euskal Herrian, eta jakiterik ez dagoen kopurua Ipar Euskal Herrian. Pilatuta bizi dira gainezka egindako zentroetan, izenik aitortzen ez dien lurralde hotzean. Gure haurrak balira...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.