Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Atarikoak

2018ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Kataluniako independentisten kontrako epaiketaren aurreko bista hilaren 18rako jarri dute, eta, beraz, epaiketa urtarrilaren amaieran hasiko da, egun batzuk gorabehera. Hitzorduak duen garrantziagatik, ordea, atarikoekin berotzen hasia da giroa.

Batetik, mossoei iritsi zaie ohartarazpena, CDR errepublikaren defentsarako batzordeek asteburuan egindako ekintzak ez eragozteagatik. Kataluniako Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak ikerketa abiatu du, eta erantzukizunak eskatuko ditu Kataluniako poliziek herritarren segurtasuna arriskuan jarri zutela ondorioztatzen badu. CUPek epaiketa hasten den egunetik etenik gabeko ekintzak iragarri dituen egun berean etorri da fiskaltzaren erabakia, bide batez, aurrerantzerako mossoen jokabideak ondorioak izan ditzakeela aurreikusiz, protestak ez dira-eta gutxi izango epaiketak iraun bitartean.

Bestetik, Moncloak egin du mehatxu: Espainiako poliziak bidaliko ditu beharko balitz, eta ohartarazi du herritarren segurtasuna eta eskubideak bermatzeko «mekanismoak» prest dituela. 155.a? Ezetz diote sozialistek, baina mehatxuaren hizkuntza erabili beharra dauka, eskuinak irentsiko ez badu, batez ere Andaluziako bozetako porrotaz geroztik. Ikusteko dago mezuok zein forma hartuko duten presio politikoaren ondorioz, baina atarikoak ez dira berriak katalanentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.