HIZPIDEAK

Borroka isilduak

Amagoia Mujika Tolaretxipi.
@mmuxika
2019ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Kolonbiako hego-mendebaldeko korridorea blokeaturik daukate indigenek martxoaren 10az geroztik. Panamerikar errepidearen hamabost kilometro dituzte itxiak, eta Ekuadorrekin lotzen duen komunikazioa moztuta. Hainbat hiritan arazoak nabaritzen hasiak dira: erregaia falta da, jatekoa ere bai, eta merkatari eta enpresari handiak urduri jartzen hasiak dira. Kamioi ilarek mozten dute goitik behera paisaia berdea, baita gatazketako irudi latzenek ere: Polizia gero eta oldartuago dabil, tankeak, helikopteroak, negar gasa eta fusilak erabiliz; 15.000 ekintzaileren babesleku diren kanpalekuak errez. Hamar dira egunotan hildakoak, 50etik gora zaurituak, baina ez dute amore emateko asmorik, Ivan Duque presidentea negoziatzera joaten ez den bitartean, horixe baita eskatzen dutena: gobernuz gobernu komunitate horiei ukatu zaizkien eskubide historikoak aintzat hartzeko konpromisoa. Protesta bidez lortu zituzten hitzarmenak Juan Manuel Santos aurreko presidentearekin; bake prozesuan ere hainbat berme jaso zituzten, baina paperean geratu dira. Duquerentzat, Uriberen oinordekoarentzat, Kongresuan inguru hartarako onartu dituzten proiektu erasokorrak dira erantzun bakarra, eta lider indigenak hiltzen jarraitzea, beldurra sortzeko eta borroka isiltzeko, horiek ez baitituzte titularrak betetzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.