Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Azpijendeak

2019ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroak esana da hezkuntza dela identitate nazionalaren zutarrietako bat. Eskola ere badela berdintasun, askatasun eta senidetasun balioak ikasteko lekua, eta, beraz, lehen desberdintasuna hizkuntzarekiko dagoen desberdintasuna dela.

Parisek harro nabarmentzen duen berdintasun printzipioan ezkutatzen den nagusitasuna argiki azaldu du, berriz, Paxkal Indo Seaskako lehendakariak: «Hain kolonialistak dira, non errazki pentsatzen ahal duten frantses kultura euskal kultura baino gehiago dela, eta, nolabait ere, badirela azpikultura batzuk». Horren muineko paradoxa azaltzen du: «Azpikultura bat dela pentsatzen bada, orduan pentsa daiteke badirela azpijende batzuk ere, eta hor berdintasuna suntsitzen da».

«Azpijendeok» haziz doaz, ordea. Seaskak bost umerekin hasi zuen ibilbidea, 1969an, eta 3.865 ikasle ditu orain. 37. ikastola zabalduko dute datorren ikasturtean, eta bi eskola publikotanmurgiltze ereduaren esperimentazioa sartzea lortu dute. Urrats guztiak protesten eta aldarrikapenen ondorio izan dira, ez berdintasun printzipioarekiko errespetuaren isla. Eta urratsekin batera iristen dira oztopoak ere: Seaskako ikasleen brebeta azterketak bildu dituzte, iaz egin zuten bezala, euskaraz ez dakiten irakasleen esku uzteko. Argi geratu da, berriz ere, azpijendeok ez dutela eskubiderik, irabazten ez badituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.